This is a demo store for testing purposes — no orders shall be fulfilled. Dismiss
Gure klaseak beharrezkoak diren hizkuntza-baliabideez hornitzeko antolatuta daude, esparru akademikoan, profesionalean zein kulturalean hain baliotsua den hizkuntza hau menderatzeko.
Praktika eta komunikazio-ikuspegi batekin, adostutako helburu linguistikoetara iristeko lan giroa eskaintzen dugu.
Hasieratik zein hobekuntza-mailan bazaude ere, zuri egokitutako klaseak eskaintzen ditugu.
Goethe-Zertifikat A1: Start Deutsch 1 helduentzako aleman azterketa bat da. Hizkuntza-ezagutza oso oinarrizkoak egiaztatzen ditu, eta Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko gaitasun-eskalako sei mailetatik lehena da (A1).
Goethe-Zertifikat A1: fit in Deutsch 1 10 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzako aleman azterketa bat da. Hizkuntzaren ezagutza oso errazak egiaztatzen ditu, eta Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko gaitasun-eskalako sei mailetatik lehena da (A1).
Goethe-Zertifikat A2 helduentzako aleman azterketa bat da, hizkuntza-gaitasun sinpleak baieztatzen dituena. Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko sei gaitasun-mailetatik A2 mailari dagokio.
Goethe-Zertifikat A2: fit in Deutsch 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzako aleman azterketa da. Hizkuntza-trebetasun sinpleak egiaztatzen ditu. Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko sei gaitasun-mailetatik A2 mailari dagokio.
Goethe-Zertifikat B1 gazte eta helduentzako azterketa da. Alemanaren erabilera autonomoa egiaztatzen du eta ,Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko sei gaitasun-mailetatik hirugarrenari (B1) dagokio.
Goethe-Zertifikat B1 gazte eta helduentzako azterketa da. Alemanaren erabilera autonomoa egiaztatzen du eta Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko sei gaitasun-mailetatik hirugarrenari (B1) dagokio.
Aleman maila aurreratua dutenentzako azterketa da TestDaf. Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko gaitasunen eskalako B2 eta C1 mailei dagokie. Azterketaren lau zatiak gainditzen badituzu TestDaf 4 maila lortuko duzu eta Alemaniako unibertsitateetako espezialitate eta karrera ia guztietan onartua izateko balioko dizu.
TestDaf azterketa nazioartean onartua dago proiektu zientifiko eta karrera akademikoetarako. Azterketa gainditzeko ez da ezagutza espezializaturik behar.
Goethe-Zertifikat C2: GroÂes Deutsches Sprachdiplom (GDS) helduentzako aleman azterketa bat da. Hizkuntza-maila oso aurreratua egiaztatzen du, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko gaitasun-eskalako sei mailetatik altuena (C2).
Nazioartean onartutako azterketa da, eta helburu komertzial eta profesionaletarako aleman maila ebaluatzen du. ZDfB CEFR B2 mailako azterketa da eta, beraz, Zertifikat Deutsch azterketan oinarritzen da.